Mugimenduko kideek azaldu dutenez, gaur eguneko Lekeitioren egoera sozial eta ekonomikoaren argazki bat egin nahi dute. Horretarako Lekeition lanaren inguruan sortu daitezkeen aukera ezberdinak ikusten ahalegintzea eta Lekeition sortu daitezkeen alternatiba eta proiektuen ereduan sakondu eta proposamen berriak irekitzea izango dute helburu. Ekonomia sozial eta eraldatzaileaz eta ekonomia feministaz ere hizt egingo dute.
Hizlariak, Lekeitioko Garapen Agentziako Xabier Gabiola Eiguren, Hiritik At kooperatiba eta Buruntzaldeako Garapen Agentziako Andoni Egia Olaizola eta Antropologian doktoregaia eta Potxuak Martxaneko kide Uzuri Aboitiz Hidalgo izango dira, eta Ekai Centerreko EƱaut Apaolaza Amenabarrek aurkeztu eta moderatuko du.
Salaketa banketxez banketxe
Egueneko ekitaldiagaz gain, abenduaren 24an, banketxez banketxe kopla kantari ibiliko direla jakitera eman dute Duindduz mugimendukoek, gaur eguneko egoera ekonomikoaren salaketa egiteko.
“Hitzaldia formazioari begira antolatu dugu eta bestea kale salaketa modura”, azaldu du Kemen Atxurra Duindduz mugimenduko kideak. “Eraldaketara begira sistema kapitalistaren ereduaren kontrakoak izango diren proiektu erreal zehatzak sortzea dugu helburu, eta horretarako formazioa behar da eta zentzu horretan doa hitzaldi-eztabaida”, zehaztu du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.