Elizabeth Macklin idazleak itzuli zuen Kirmen Uribe idazle ondarrutarreren Bilbao-New York-Bilbao eleberria ingelesera. Orain, urteko hamabost liburu onenen artean sartu du
Foyles Erresuma Batuko liburu denda ospetsuenak. Uriberen eleberriaz gain, zerrendan, ingelesez idatzitako edota itzulitako liburuak daude. Uribegaz batera,
Monica Ali, Smith, Naomi Wood edo Richard Flanagan (Man Booker Prize sariaren irabazlea) idazleen lanak daude zerrendan.
Jonathan Ruppin da Foyles-eko kritikoa eta haren esanetan, Uriberen lana “argia eta originala” dela dio. “Prosaikoa denaren eta poetikoa denaren kontrasteak egiaren eta narrazioaren arteko uztarketa oso potentea egiten du”. Halaber, Ruppinek Seren Books argitaletxea zoriondu du, “horrelako eleberriak irakurle ingelesei eskaintzearren”,