Beste behin ere, lehiaketan 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahalko dute. Kategoria, baina, bakarra izango da: helduentzako literatura. Aurkezten diren lan guztiak euskara batuan idatzita egon beharko dute eta gaia librea izango da. “Ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izan beharko dira”. Azken baldintza hori ziurtatzeko, egileak zinpeko adierazpena egingo du.
Castillo Suarez idazle nafarra eta Maite Mutuberria ilustratzailea izan ziren iazko irabazleak.
Prosaz zein bertsoz idatzitako lanak onartuko dira. Eta aurkezten diren narrazioek gehienez ere 12.000 karaktere izango dute, eta gutxienez 9.000 (espazioak barne).
Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta azken eguna 2015eko urtarrilaren 31 izango da. Horretarako, egileek Markina-Xemeingo udaletxera jo (Goiko Portala, 3. 48270, Markina-Xemein) edota postaz bidali ahalko dute. Postaz bidaltzerakoan baina,
Peru Abarka Album Lehiaketa 2015 jarri beharko dute gutunazalean.
Irabazle bakarra egongo da eta hark 1.700 euroko saria jasoko du. Diru hori sari legez jasotzeaz gain, aurkeztutako lana album formatuan argitaratuko da.