'Figuranteak' eta 'Egun Berri Bat' antzezlanak asteburuan, Lekeition
Zapatuan, 20:00etan hasiko da Figuranteak umorezko antzezlana Ikusgarri Aretoan. Asier Ormaza eta Mikel Laskurain aktoreek bi figurante eta beste hamahiru pertsonaia antzezten dituzte. Domekan eskainiko dute, berriz, Egun Berri Bat haur eta nagusientzako antzerkia, 17:00etan.
Sarrerak Kultur Etxean daude salgai. 10 eurotan Figuranteak antzezlana eta 3 eurotan Egun Berri Bat antzezlana.
“Lekeition eskaintza kultural erregularra eta kalitatezkoa bermatu nahi du udalak, euskal panorama eszenikoan punta puntan kokatzen diren lanak geurera ekarriz”, adierazi dute. Hori dela eta, datorren ikasturtean ere Ikusgarri AretoakEuskadiko Antzokien Sarean jarraituko duela jakitera eman du udalak. “Lekeitio Kultur Kaia dela diogun heinean, udalak argi dauka kulturaren arlotik tira egin behar dela. Argi dugu, daukagun aktibo garrantzitsuenetako bat kulturan bertan aurkituko dugula”.