Mutrikuko Musika Bandaren Udako kontzertuko DVDa salgai dago
Uztaila hasieretan Mutrikuko Musika Bandak herriko hainbat talderekin batera egin zuen Eusko Irudiak kontzertuko bideoa sailgai dago Turismo bulegoan. 12 euroren truke eros daiteke DVDa.
Bandako kideak direnek, bestalde, bandako edonori esanda eskuratu dezakete bideoa. Horrez gain, kontzertuan parte hartu zuten Parrokiko abesbatza, Komenduko abesbatza, Anaiarte abesbatza, Madalen abesbatza, Kantuz Bizi abesbatza, Gure Ametsa dantza taldea, Txistu taldea, Bertso eskola kideek eta Txalapartariek beraien taldeko zuzendariarekin konpondu beharko dute DVDa eskuratzeko.