Perurekin elkarteak jostailuen bigarren eskuko azoka egingo du Ondarroan
PERUrEKIN lankidetzan jarduteko gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, abenduaren 20ra bitartean, bigarren eskuko jostailuen eta liburuen azoka egingo da Ondarroan.
Azoka kofradia zaharreko lehenengo solairuan irekita egongo da, 19:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, egitasmoaren helburua “prezio sinboliko batean jostailuak eta liburuak herritarrei eskaintzea da”. AzokanĀ lortzen den diru guztia “zuzenean Perura” bidaltzeko izango dela azpimarratu dute.