Bertso jaialdiak bete egin du Bide Onera aretoa
Eguerdian hainbat ondarrutar hurbildu dira Unai Iturriagak, Onintza Enbeitak, Maialen Lujanbiok eta Jon Maiak eskainitako bertso jaialdia ikustera. Aurten gainera, berritasun modura, gai jartzaile berria izan du jaialdiak: Jon Arrizabalagaren ordez, IƱaki Lersundi bertso eskolako kidea aritu da gai jartzaile beharretan.
Lau bertsolariek agurra ematen hasi dute gaurko saioa. Agurra abesten lehenengoa Maialen Lujanbio izan da eta haren atzetik bertsoak kantatu dituzte Unai Iturriagak, Onintza Enbeitak eta Jon Maiak, hurrenez hurren. Guztiek Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Mari Aranbarri Botx eskolako kide beteranoak gogoan izan dituzte euren agurretako bertsoetan.
Bide Oneran batu direnen gozamenerako bertso ederrak bota dituzte, eta ordainetan, txalo zaparrada handiak jaso dituzte lau bertsolariek. Agurraren ostean, bikoteka aritu behar izan dute. Lehenego zortziko txikian eta gero, hamarreko txikian. Oro har, bertso saioa “ederra” izan zela esan zuten ikusleek.