Asteburuan alpeetan mendiko koparen munduko txapelketa hasi da. Urtarrilaren 10ean, 11n eta 12an hainbat proba puntuagarri egin dira, eta elite mailako mendi eskiatzaileekin batera parte hartzeko aukera izan du Nahia Quincoces Altuna mendexarrak.
Zapatuan Puy Saint Vicent-en (Frantzia) egin zen bakarkako proban 9. postua lortu zuen Quincocesek. Proba amaitzeko ordubete 40 minutu eta 4 segundo behar izan zituen mendexarrak. Guztira, 1.500 metrotako maldak gainditu behar izan zituzten partehartzaileek, bost igoeraz eta jeitsieraz. Lehen proba “gogorra eta maila handikoa” izan zela nabarmendu du mendi eskiatzaileak. “Proba gogorra bezain polita izan zen. Igoera politak izan genituen, bat nahiko gogorra eta luzea izan zen proba. Toki zoragarrietan ibili ginen. Bestalde, jaitsiera teknikoak ere izan genituen. Horrez gain, hiru zatitan eskiak motxilan gorde eta oinez joan behar izan ginen”.
Probari dagokionez, ondo ibili zen mendexarra, baina minutu bat “galdu eragin” zion zigorra jaso zuen. Horrek postu bat galtzea ekarri zion. Berez, 8. amaitu behar zuen. “Leku batzuetan aldaketak egin behar izaten ditugu, eta aldaketetako bat ez nuen ondo egin. Akats tekniko bat egin nuen”.
Quincoces “oso pozik” dago lehen proban lortu zuen 9. postuagaz.
Nahia Quincoces zapatuko probaren ostean
Zapatuko proba luzearen ostean, domekan sprint lasterketaren txanda izan zen. 4 minutu eta 10 segunduko denboragaz 14. postua lortu zuen 700 metro inguruko lasterketan Quincocesek. “Tamalez, sailkapenetik kanpo geratu nintzen. Izan ere, lehen hamabiak sailkatzen ziren bakarrik. Oso pozik nago egindako lanagaz”.
Astelehenean lasterketa bertikalean parte hartu zuen eskiatzaile mendexarrak. 300 metro inguruko igoera egin behar izan zuten proban parte hartu zutenek. Quincocesek 9. postua lortu zuen 33 minutu eta 21 segundoko denboragaz.
Nahia Quincoces (eskuman) proba bertikalean parte hartzen
Bi aste barru Andorran jokatuko den munduko kopako hurrengo proba puntuagarrian parte hartzeko asmoa agertu du Nahia Quincocesek. Partehartzaileek Font Blanca-ko eski-gunean bakarkako lasterketa eta lasterketa bertikala egin beharko dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, hiru aste barru hasten den Euskal Kopan ere parte hartu duela jakin eragin du eskiatzaile mendexarrak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.