Zesta-puntaren munduan urteetan lorpen asko eduki eta gero, Ziortza-Bolibarko Andoni Etxaniz
Arriaga zestalaria erretiratu egin da. “Inoizko zestalaririk handienetakoa” izan dela eta pilotaren munduan “ibilbide ikaragarria” egin duela diote adituek. Halaber, kantxan zein kantxatik kanpo, “gizon handia, konprometitua” izan dela gaineratu dute haren kideek.
Arriaga, zesta-punta mundua agurtzeko momentuan.
Arriaga bera erretiratzeaz gain, ziortza-bolibartarrak urte askoan lepoan eraman duen elastikoaren zenbakia (24) ere erretiratzea erabaki dute Floridako Dania Jai Alaiko arduradunek. “Zenbakia erretiratzeko erabakia bigarren aldiz hartzen dute Jai Alaiko arduradunek. Aurretik,
Joey Cornblit Estatu Batuetako inoizko pilotarik onena erretiratu zenean erretiratu zuten zenbakia”, gaineratu dute Dania Jai Alaiko arduradunek.
Arriagaren ibilbideari erreparatuz gero, ziortza-bolibartarrak “marka ikaragarriak” lortu dituela diote; errekorrak ere lortu ditu.
Kantxan ez eze, kantxatik kanpo ere “gizon handia” izan dela diote Daniako Jai Alaiko arduradunek; Arriagaren lorpenen zerrenda ia amaigabea da.
1994an Estatu Batuetako Rhode Island estatuan (Newport hirian) debutatu bazuen ere, urte gehienak Floridan (Dania) egin ditu. Hamahiru aldiz irabazi du buruz buruko titulua eta lorpen horiekin errekorra lortu zuen Arriagak. Hiruko Koroa lau aldiz irabazi du eta Aurrelari Onenaren titulua sei aldiz. Horrez gain, Orlandoko Citruseko Banakako Txapelketa hiru alditan bere egin du eta binakakoa bi aldiz. Arriagaren lorpenak baina haratago doaz: Milford-eko World Series-ak, Frodia Cup-en txapeldunorde titulua, NAJF txapelketako eta 2007ko Munduko Txapelketako bigarren postuak, Markina-Xemeinen Irastorzarekin batera Goikoetxea eta Enbilen aurka jokatutako “final ikaragarria”, Euskadiko Txapelketa…
Andoni Etxaniz Arriaga, erretiratu ostean.
Kideen berba onak. “Irabazi ahal zuen ia guztia irabazi du, eta gustura eta konforme agertu da”. Goikoetxeak, esaterako, kantxan eta kantxatik kanpo “makina bat” dela dio. Enbilek, ostera, Arriagaren “jarrera eredugarria” azpimarratu du. “Gazteek eredu moduan hartu beharko lukete”, gaineratu du. Cuvetek eta Praderak ere ez dute ezer esan barik geratu nahi izan: “Handiak erretiratu egiten dira” eta “inoiz Danian jokatu duen pelotari onena izan da”, diote, hurrenez hurren.
Arriagak gurasoei, lagunei eta zesta-punta munduari eskerrak eman nahi izan dizkio. Zesta alboratzeak pena ematen badio ere, gazteei lekua egin behar zaiela gaineratu du.
Arriagak, bere aldetik, gurasoei, lagunei eta zesta-punta munduari eman die eskerrak. “dudan guztia gurasoei zor dietlehendabizi, eta zesta-puntari ondoren”. Horrez gain, pilotariek erretiratu egin behar dutela gaineratu du, “gazteek lekua izan dezaten”. Baina zesta alboratzeak pena ematen diola ere azaldu du.
Halaber, gehien emozionatu den momentua Markina-Xemeinen jokatutkao Munduko Txapelketako finalean izan zela aitortu du; kantxan malkoak atera zitzaizkion egun bakarra izan zen hura.
Daniako pilotariak direla eta, pilotari gazteak eta “maila onekoak” daudela dio.
Olate eta Arriaga, erretiratu ostean.
Olatek ere agur esan du. Baina Arriaga ez da erretiratu den bakarra. Izan ere, Aitzol Larruskain
Olate ziortza-bolibartarra ere erretiratu egin da. Olatek 1996an egin zuen debuta Milford-en, eta 2002tik Danian aritu da. Urte askoan goiko mailan jokatzen ibili ostean, Olatek ere zesta alboratzea erabaki du. Oyarbide pilotari beasaindarra ere Ziortza-Bolibarko bi zestalariekin batera erretiratu da, “pilotari berriei debutatzeko aukera zabalduaz”.