Batel denboraldiko lehen jardunaldia lehiatuko dute Gipuzkoako hainbat arraun taldek asteburuan; tartean, mutrikuarrek. Hala, txikitxoenetik hasita, nagusietara bitarteko hainbat arraunlarik egingo dute bat domekako hitzordu horretan. Hain zuzen, Loiolan egingo dute arraun, Urumeako uretan, 12:30ean hasita. Mutriku Arraun Taldetik mutilak ariko dira lehian; batel bat gazteen mailan eta beste bat nagusien mailan uretaratuz.
Domekan hasiko duten batel denboraldiari martxoaren 28an jarriko diote amaiera, Getarian. Bitartean, baina, hainbat estropadetan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako arraunlariek. Mutrikun ere lehiatuko dira; martxoaren 22an, denboraldiko 11. jardunaldian.
Guztira, hamabi estropadetan elkartuko dira arraunlari eta arraunzaleak Gipuzkoak batel legian. Hala ere, horiek guztiak lehiatu ostean, Gipuzkoako Batel Txapelketa izango dute jokoan apirilaren 11n eta 12an, Pasaian. Horren ostean etorriko dira Euskadi Eta Espainiako Batel Txapelketak ere.
Mutrikuk, gainera, trainerilla eta traineru estropadak ere hartuko ditu aurrerago.