Mutrikuko pala txapelketa bukatu da. Gaur [urtarrilak 17] jokatu dira lehen eta bigarren mailako finalak. Herritarrek eta kanpotik etorritakoek, adi-adi jarraitu dituzte 10:30etik aurrera jokatu diren bi finalak.
Mutrikuko pala txapelketako finalistak
Lehen finala bigarren mailako bi bikote finalistek jokatu dute. Joxemik eta Zigorrek partidu gogor eta estua jokatu dute Keparen eta Eduren aurka. Ordu eta erdi inguruko partida jokatu dute.
Partida hasieran Kepa eta Edu aurretik joan dira. “8 bat tantoko abantaila eraman dute. Partida erdian edo, pilota aldaketa egin dute. Motelagoa zen pilota aukeratu dute Joxemik eta Zigorrek eta aurrea hartu die Kepari eta Eduri. Partiduari goitik behera buelta eman eta aurretik joan dira”, azaldu dute Danok Bat pelotazale elkarteko kideek.
Joxemi eta Zigor, bigarren mailako txapeldunak
Gerokoan, nahikoa berdinketa egon dira. Azken tantoetan Kepak eta Eduk markagailuan aurreratzea lortu dute berriro, 25-23 irabazten ere joan dira. Gerokoan, ordea, Joxemik eta Zigorrek partida berdindu eta pare bat tantoko aurrea mantentzea lortu dute partida amaitu arte. Azkenean, alde gutxigatik, Joxemik eta Zigorrek lortu dute bigarren mailako txapela. 30-27 irabazi diote Kepak eta Eduk osatutako bikoteari.
Alde handiarekin
Bigarren mailako finala amaitu eta gero, lehen mailako finala hasi da. Igor eta Xabi Garalde iazko garaileak txapelketa irabazteko faboritoak ziren, eta gaur ere ez dute hutsik egin. Bigarren urtez jarraian, Mutrikuko pala txapelketako txapela jantzi dute, Isaac eta Manzisidorren aurka 30-10 irabazita.
Xabi Garalde eta Igor, lehen mailako txapeldunak
Hasiera-hasieratik, aurretik ibili dira Igor eta Xabi Garalde, eta Isaacek eta Manzisidorrek aukera oso gutxi izan dituzte. “Partida gogorra eta zaila izan da. Nire bikotekidea ere urduri ibili da, eta ez dugu asmatu. Besteek partida ona egin dute, eta aurkariak zoriondu behar ditugu egin duten lan onagatik”, azaldu du Jose Mari Manzisidor lehen mailako txapeldunordeak.
Aurreko astean palakada jaso eta gero, errekuperatuta agertu da Igor gaurko partidan. “Finalaurrekoa min pixka batekin jokatu nuen, baina gaurkoan ondo sentitu naiz. Partidari dagokionez, pentsatu baino errezago suertatu da finala. Partida gogorragoa izango zela uste nuen. Gogor hasi gara, eta hortxe mantendu gara partida osoan”.
Xabi Garalde ere, pozik agertu da bigarren txapela irabazi eta gero. “Pozik gaude. Gainera, gu animatzera eta ikustera lagun denak etorri dira, eta hori oso pozgarria da”.
Datorren urtean txapelketara aurketeko gogoz agertu da bikote irabazlea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.