Jose Ramon Perez Dominguez
Montxo sutea sortu zen etxebizitzako bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Informazio iturrien arabera, Perez kea arnasteagatik sortutako kalteengatik hil da. Gizonezkoa erredurekin eta kea arnastuta Gurutzetako ospitalera eraman zuten
sutea gertatu zen egunean. Gorputzaren %6 erre zitzaion eta bigarren mailako erredurak zituen. Batez ere, aurpegi, lepo eta sorbaldan zituen erredurak.
Sutean zauritu gehiago egon baziren ere, zauririk larrienak Perezek jasan zituen; gainerako zaurituak Mendaroko ospitalera eroan zituzten eta ez Gurutzetara.