Mikel Laboa sariketako laugarren edizioa jokatu zen domekan [urtarrilak 18] Donostian, Antiguako Doka Kafe Antzokian. Jende dezente bertaratu zen saioa jarraitzera, eta antolakuntzak ipinitako aulki guztiak beteta zeudenean atera ziren bertsolariak oholtzara: Nerea Ibarzabal, Arnaitz Lasarte, EƱaut Martikorena, Izarne Zelaia, Ane Zuazubiskar eta Maider Arregi. Azkenean Ibarzabal markina-xemeindarra geratu zen txapeldun, Lasartegaz buruz burukoa jokatuta. Atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Martikorena, Zelaia, Zuazubiskar eta Arregi.
Hamabina bertso puntuagarri.
Bertsolariek honako ariketa hauek egin zituzten:
Zortziko handian hiruna bertso
Zortziko txikian hiruna bertso
Hamarreko txikian hiruna bertso
Bina punturi erantzun
Hitz bati bertsoa
Behin ariketa horiek eginda, bi bertsolari sailkatu ziren buruz burukora (Ibarzabal eta Lasarte). Seiko motzean hiruna bertso bota zituzten eta ondoren, puntutan aritu ziren, sei bertso osatu arte. Azkenik, kartzelako lanean, gai bati bina bertso bota zizkioten.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.