2013-2014 ikasturtean egindako Gazte Diagnostikoan jasotako ondorio eta beharrei aterabidea emateko asmoz eratuko dituzte Gazte Mahaiak. Zehatz esateko, Lekeition, Berriatuan eta Ondarroan hasiko dute asteon Gazte Mahaiak eratzeko prozesua. “Herriz herri, gazteei hitza eta erabaki ahalmena emateko mahaiak sortzeko asmoa abian jarri dugu”, azaldu dute Urtxintxa eskolako kideek.
Hiru bilerak herrietako
udalen eta Lea Artibai Amankomunazgoaren laguntzagaz antolatu dira. Horrez gain, hiru deialdietan, 14 eta 35 urte bitarteko herritarrak gonbidatu dituzte deitzaileek.
Hona hemen herriz herriko hitzorduak:
- Ondarroa: urtarrilaren 30ean (barikua), 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
- Lekeitio: urtarrilaren 31n (zapatua), 11:00etan, kultur etxean.
- Berriatua: urtarrilaren 31n, 11:00etan, gimnasioan.