Lekeitioko EH Bilduk Abaroa jauregian egindako aurkezpen ekitaldia.
Herriko eragileekin hasi dira harremanetan eta aste honetatik aurrera norbanakoekin elkartzen hasiko dira. Harreman zuzenez gain, herri mailako deialdiak egingo dituztela aurreratu dute, “nahi duten guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten”. Horrela, bi batzar zabal deitu dituzte, bata otsailaren 7an egingo dutena eta bestea martxoaren 7an. “Batzar nagusi bi hauen ostean osatu eta zehaztuko dugu hurrengo legegintzaldiko programa” azaldu dute.
Otsailaren 7ko batzarrra kultur etxean izango da 18:30ean. EH Bildugaz bat egiten duten guztiei parte hartzeko gonbitea egin diete.
Lekeitioko EH Bilduk joan den zapatu goizean aurkeztu zuen Abaroa parkean azken legegintzaldiko balantzea, eta datorren legegintzaldiko behin behineko ildo nagusiak jakitera eman zituen. Pili Robles Lekeitioko alkateordeak egin zuen aurkezpena, eta ondoren, Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak eta Xabier ArrateĀ Lekeitioko euskara eta parte hartze zinegotziak 2011-2015 legegintzaldiko balorazioa egin zuten. Amaitzeko, Edriga Aranburuk, Lekeitoko Garapen ekonomikoko zinegotziak, hurrengo legegintzaldira begirako ildo nagusiak eman zituen.
Bilduren ildo nagusiak (PDF)