Ali baba eta 40 lapurrak antzerkiko irudia. Argazkia: Borobil teatroa
Guztiz ezaguna den istorioa, inoiz ez bezala kontatuko dute Borobil Teatroko hiru aktoreek: Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vegak. Antzerkia, 17:30ean izango da Uhagon kulturgunean.
Ali Baba, Persiako herri batean bizi den egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrek ostutako urre zakuak kobazulo barruan utzi eta alde egindakoan, Ali Babak, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu. “Ireki zaitez sesamo”. Eta kobazuloa ireki egingo da. Barrura sartu eta aho zabalik geratuko da egur biltzailea. Urrezko txanponez betetako ehundaka zaku daude kobazuloan. Ali Babak ez dio ordea aberastasunaren distirari burua nahasten utziko. Zuhurtziaz jokatu eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du. Lapurrek ez dezaten atzeman norbaitek kobazuloko sekretua jakin duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera hortik aurrera.
Baina abentura ez da hor bukatuko. Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta honek, anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute ,ordea, 40 lapurrek. Eta hortik aurrera, kobazuloko sekretua jakin duena atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta lagunekin lapurren atzaparretatik ihes egitea izango du helburu.
Lortuko duen ala ez jakiteko Uhagonera joan eta abentura zelan amaitzen den jakingo dute ikusleek.
Antzerkia 5 urtetik gorako ume eta gurasoei zuzenduta dago.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.