Inauterien atarian, festa giroa nagusia izango da Lea-Artibain
Aurrekoetan bezala, aurten ere, jai askogaz gozatzeko aukera ekarriko du otsailak: kandelariagaz hasi, eta inauterietarainoko bidea eginez. Bitartean, San Blas jaiak, Santa Ageda eguna eta txitxiburduntzi edo sasi koipetsu ospatzeko ere tartea izango dute herritarrek. Kandelaria eta San Blas jaietarako egitarauak, esaterako, prest dituzte dagoeneko Lea-Artibaiko herritarrek.
EGITARAUA
Kandelaria
Etxebarria. Otsailak 6, barikua: 19:00etan, kandelekin Gure Esku Dago
dinamikaren ikurra irudikatuko dute herriko plazan, Etx kultur elkarteak eta Gure Esku Dagok antolatuta.
San Blas
Aulesti (Goikaleko auzotarren egitaraua). Otsailak 7, zapatua: 12:ooetan, kopau itzela (Eguraldi txarra balego, frontoian egingo litzateke); 16:30ean, briska txapelketa Ilunzar tabernan (apuntatzeko Ilunzar tabernan 16:00etatik aurrera, hirukoteko 15 euro ordainduta) ; 18:30ean, umeen jolasak egongo dira frontoian, eta, ostean, txokolate jana.
Aulesti (Jubilatuen elkartearen egitaraua). Otsailak 3, martitzena: 11:15ean, urteko batzar nagusia txokoan, eta, ondoren, kopautxoa txokoan bertan; 13:00ean, meza Santua San Blas elizan; 14:00etan, bazkaria Mariano Jatetxean (izena Marianonean bertan eman behar da 20 euro ordainduz, urtarrilaren 30a baino lehen); bazkal ostean, briska jokoa.