Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko aukera zabaldu dute
Martxoaren amaierara arte izango dute artistek izena emateko aukera. Parte hartzeko Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu edo kulturetxea@lekeitio.com helbide elektronkora idatzi behar da. Izena ematerakoan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa, biografia eta erakusketaren azalpenak, aurkeztu beharko ditu. Ondoren Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ebaluatuko du maila.
Apirilaren hasieran aurkeztuko du Udal Kultur Erakundeak onartuen eta baztertuen zerrenda, eta ondoren zozketa baten bitartez hautatuko dituzte partehartzaileak. “Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek”, zehaztu dute.
Aurkeztutako artista kopuruaren arabera, erakustaldi bakoitzak astebete iraungo duela jakitera eman du udalak, eta partaide gutxi aurkeztuz gero, aste bi emateko aukera egongo da.
“Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin”, adierazi dute.