Lekeitioko EH Bilduk Abaroa jauregian egindako aurkezpen ekitaldia.
Azken legegintzaldiko balorazioa egin eta datorren legegintzarako ildo nagusiak aurkeztuko ditu 18:30ean, kultur etxeko Azkue aretoan egingo den batzar zabalean.
Herritarrak batzarrean parte hartu eta euren ekarpenak egitera gonbidatu ditu Bilduk. Herriko eragileekin harremanetan hasiak direla jakitera eman dute, vaina herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla ikusten dute hurrengo legegintzaldirako programa guztien artean osatzeko. “EH Bildugaz bat egiten duten guztiek hartu dezakete parte”, animatu dute.
Zapatuko herri batzarragaz gainera, martxoaren 7an ere beste bat egingo dutela aurreratu du EH BIlduk.