Joan den zapatu goizean egin zen Zuhaitz, Landare eta Baserriko Tresneria Azoka.
Euriaren ondorioz, beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili da aurten Zuhaitz, Landare eta Baserriko Tresneria Azokan. Hala ere, prezio onak aurkitu zituzten bertan erosleek.
Zuhaizkak izan zuten, batez ere, eskari handiena. Era guztietako fruta arbolak aurkitu zitezkeen frontoi nagusiaren aurreko plazatxoan, mandarinondoak, gaztainondoak, madariondoak, eta pikondoak besteak beste. Baina, batez ere sagarrondoak saldu zituzten gehien, era guztietako errege-sagarrondoak. 10 euro eta 20 eurotan egon ziren salgai.
Hemen be bai merkatari elkarteak antolatutako beherapenen azoka.
Zuhaitz eta landare azokaren alboan egon zen bai eta ere Hemen Be Bai herriko merkatarien elkarteak antolatutako beherapen azokatxoa, eta unekadak egon ziren arren jende gutxiago egon zela adierazi zuten.