Ondarroako Antiguako Ama trainerua Oria-ren jaitsieran parte hartzen. Argazkia: Gipuzkoako Arraun Federazioa
46 traineruk hartu zuten parte zapatuan egin zen Oriako jaitsieran, eta etxekoak izan ziren nagusi. Halan, Orio Ak egin zuen denbora hoberena Mapil eta Orio arteko 6.000 metroak zeharkatzen. 20.19,51 denbora egin zuten oriotarrek. Bigarrena Hondarribia A izan zen (20.23,06) eta hirugarrena San Juan A (20.50,97).
Isuntza A eta Ondarroa A sailkapenaren erdian geratu ziren hogei eta 22. postuetan, irabazleengandik minutu eta erdi baino denbora gehiagora. 22.00,15 denbora egin zuen Isuntza Ak eta 22.01,54 Ondarroa Ak.
Isuntza B eta Ondarroa B ez ziren ondo ibili. 30. eta 42. postuak lortu zituzten.