Bertan behera geratu da Anna Gabriel Sabateren hitzaldia
Sortu, Ernai, Askapena eta LAB antolakundeek zapaturako (otsailak 28) prestatutako hitzaldia bertan behera geratu da. Herrialde Katalanetako herritar batasunaren egoera aztertzekoa zen Anna Gabriel Sabate CUP talde parlamentarioko koordinatzailea.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Kontseiluak eta euskalgintzak euskeraren kontrako etengabeko erasoen aurrean erantzuteko dei egin duen manifestazioagaz bat egiten dutelako ez da egingo hitzaldia. «Euskeraren aldeko burrukak denon aldetik bultzada berezi bat merezi duela uste dugu, eta beraz, herritarrak Donostiako manifestaziora joatera gonbidatzen ditugu», nabarmendu dute.
Ernai gazte antolakundea eta Askapena eragile internazionalista Euskal Herri mailan antolatzen ari diren biraren barruan kokatzen zen zapatuko hitzaldia. Hizlariak Askapenako kide bat eta Anna Grabiel i Sabate izan behar ziren. Anna Grabiel i Sabate Herrialde Katalandarretako CUP-en (herri batasuneko hautagaitza) parte den Endavant antolakunde politikoko kidea da. “Hizpide izango ditu, alde batetik Herrialde Katalandarretako egoera politiko orokorra, eta bestetik, datozen herri hauteskundeetara begira herritar batasuneko hautagaitzak osatzeko ematen ari diren urratsak”, aurreratu dute.