2014ko pala txapelketako irabazleak
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak antolatutako txapelketa herrikoian aurten herriko 11 bikotek eman dute izena; antolatzaileen esanetan, aspaldikorik gehien izango dira. «Urtero parte hartzen duten bikoteez gain, aurten bi bikote berri ditugu», azaldu du Danok Bat elkarteko Jose Mari Manzisidorrek.
Urtero egin modura, lehen eta bigarren mailako jokalariak nahastuz, ahalik eta bikote orekatuenak osatu dituzte aurten ere. Hala ere, horien guztien artean Igor Elezgarai
Txaparro eta bere bikotea, eta Jon Mendizabal
Goxerri eta bere bikotea txapelketa irabazteko faborito dira. «Txaparrok lehen lau txapelketak irabazi zituen, eta Goxerrik, aldiz, azkena».
Txapelketari dagokionez, aurreko asteburuan jokatu ziren txapelketako lehen partidak. Bihar [otsailak 28] arratsaldean eta etzi [martxoak 1] goizean jokatuko dira bigarren jardunaldiko partidak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, txapelketaren lehen fasea maiatzaren hasierarako amaituta eduki nahi dute.