Bego Arriaga, Gurrutxaga eta Ibon Aginaga Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteko ordezkariarekin.
Sari banaketa zapatuan egin zuen herriko euskara batzordeak. Lehenik eta behin, baina, Zuhaitz Gurrutxaga telebista aurkezle eta futbolari ohiak
Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa eskaini zuen. Eta emanaldia ikusteko, udaletxeko areto nagusia bete-bete egin zen. Ia aulki hutsik ere ez zen geratu elgoibartarraren bakarrizketa entzuteko. Ziortza-Bolibartarrez gain, inguruko beste herrietako bizilagunak ere gerturatu ziren.
Jose Aransolo, Gurrutxaga eta Ibon Aginaga Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteko ordezkariarekin.
Gurrutxagaren saioa amaitu eta gero, euskara batzordeak herriko berba eta esaera zaharren lehiaketako sari banaketa egin zuen.
Arriagak
urtentxi berba aurkeztuta irabazi zuen lehiaketa. “Hitz hori bere adinaren aurretik doan pertsonari ipintzen zaio”, azaldu zuen Arriagak.
Mari Angeles Bustindui, Gurrutxaga eta Ibon Aginaga Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteko ordezkariarekin.
Aurrera begira, lehiaketara aurkeztu diren berba eta esaerekin zer edo zer berezia egingo dutela aurreratu zuten euskara batzordeko kideek.
Zuhaitz Gurrutxaga, bakarrizketa eskaintzen