Aulesti eta Markina-Xemein arteko bidea itxita, tarteka, martxoaren 7an eta 8an
Iberdrola egiten ari den hobekuntzak direla eta, martxoaren 7an eta 8an (zapatua eta domeka), Aulesti eta Markina-Xemein arteko errepidea itxita egongo da tarteka, 07:00etatik 18:00etara. Aulestiko Udalak jakitera eman duenez, 20 minutuko tarteetan itxiko dute errepidea.