Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak otsailaren 25ean berdela arrantzatzeko baimena eman zuenez geroztik, baxurako arrantzaleek gaur [martxoak 3] porturatu dituzte lehen berdel aleak. Izan ere, eguraldi txarra tarteteko, azken egunotan marinelek ezin izan dute arrantzara atera.
Lehen eguna izateko, polito arrantzatu dutela nabarmendu dute arrantzaleek; 70.000 kilo inguru porturatu dituzte. Gehienak pozik ageri ziren goizeko lehen orduetan arraina deskargatzen Ondarroako portuan.
Guztira, zazpi bat ontzik ekarri dute denboraldiko lehen berdela. Kalare Deuna kofradiako bentan arraina saltzen lehenak Ongi etorri itsasontzi ondarrutarrekoak izan dira. 18.000 bat kilo saldu dituzte goizeko lehen bentan. Gehienek portuan deskargatu baldin badute ere, bateren batek kamioian bidali du arraina; Gure Imanol ontziak, esate baterako.
‘Kalamua bi’ ontzikoak berdela deskargatzen
Hala ere, prezioei dagokionez, nahikoa merke saldu da. Sortarik garestiena 70 zentimo inguruan saldu da, eta merkeena 55 zentimo inguruan.
Arrantzaleek azpimarratu dutenez, hurbil arrantzatu dute arraina. Kalamua bi baxurako ontzi lekeitiarreko marinelek adierazi dutenez, “arraina Lekeitio parean” arrantzatu dute, itsasertzetik nahikoa hurbil. Lekeitioko marinelak ere pozik ziren egin duten arrantzuagaz. 17.000 kilo inguru deskargatu dituzte kosterako lehen egunean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.