Bertso saio didaktizatua antolatu dute gaurko
GERNIKA-LUMO // Korrika Kulturalaren baitan, gaur arratsaldean, bertso saio didaktizatua egingo dute Gernika-Lumon. Saio horretan, hain zuzen ere, bertsoen oinarriak zeintzuk diren azalduko dizkiete bertaratutakoei. Hala, bertso saioetan ohikoak ez dir...
GERNIKA-LUMO // Korrika Kulturalaren baitan, gaur arratsaldean, bertso saio didaktizatua egingo dute Gernika-Lumon. Saio horretan, hain zuzen ere, bertsoen oinarriak zeintzuk diren azalduko dizkiete bertaratutakoei. Hala, bertso saioetan ohikoak ez direnek bertsolariek gaiari zelan heltzen dioten ezagutu ahalko dute, eta errima bat zer den ikasi ahalko dute, besteren artean. 19:00etan hasiko da saioa, AEKren egoitzan.