Bi tailer antolatu ditu Amatxu elkarteak zapaturako
BERMEO // Etxean zein errepidean haurrekin izan beharreko segurtasunari buruzko tailerra antolatu du Amatxu elkarteak zapaturako. 11:00etatik 13:00etara izango da tailerra, Gizarte eta Kultura Etxean. Bestalde, egun bererako, beste tailer bat ere antol...
BERMEO // Etxean zein errepidean haurrekin izan beharreko segurtasunari buruzko tailerra antolatu du Amatxu elkarteak zapaturako. 11:00etatik 13:00etara izango da tailerra, Gizarte eta Kultura Etxean. Bestalde, egun bererako, beste tailer bat ere antolatu dute, familian egitekoa, hain zuzen ere. Horretan, umeak gurasoekin batera sormenezko sukaldaritza landu ahalko dute; gailetak egingo dituzte. Kultur Etxean izango da tailer hori ere, 11:00etatik 13:00etara.