Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak hitzaldia eskaniko du zapatuan (martxoak 7) Asterrikako eskola-etxean. Izena emateko epea martxoaren 4an (eguaztena) itxiko da. Horretarako, herritarrek Berriatuko udaletxera joan beharko dute. Hitzaldia 10:00etatik 13:00etara izango da eta Asterrikarrak auzo elkarteak antolatuta dago. Besteak beste, Errekondok. landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko zalantzak argituko ditu.