Lekeitiok .eus domeinua eskuratu du
Euskararen eta euskal komunitatearen baitan kokatu da Lekeitio. Izan ere, Lekeitioko Udalak .eus domeinua eskuratu berri du. Domeinua euskal komunitate oso bat elkarlotzeko tresnatzat jotzen du udalak, eta horregatik euren aletxoa jarri nahi izan dute. “Munduaren aurrean gure izaera behar bezala azaltzen duen domeinua ezarriz. www.lekeitio.eus helbidearekin munduaren aurreran herri euskaldun moduan azalduko dugu Lekeitio” nabarmendu dute. Modu berean, udaleko helbide elektronikoak ere .eus era aldatu dituzte.
Dagoeneko 2.000 webgunetik gora elkartu dira .eus domeinuarenpean.