Andoni Malaxetxebarria EAJko alkategaia herritarren ekarpenak batzen Goiko Portalean.
Herritarren proposamen eta iradokizunak jaso ditu Markina-Xemeingo EAJk. Arkupean jarri zuten karpa joan den zapatuan, eta Goiko Portalean egon ziren atzo. Herritarren iritzi eta beharrak ezagutzea garrantzitsua dela adierazi zuen Andoni Malaxetxebarriak Markina-Xemeingo EAJren alkategaiak.
Lea-Artibaiko EAJko beste hautagaiekin batera egongo da Malaxetxebarria gaur, 19:30ean, Arkupean egingo duten Lea-Artibaiko alkategaien aurkezpenean. Itxaso Atutxa eta Unai Rementeria ere bertan egongo dira.