Lekeitioko EH Bilduk Abaroa jauergian egindako aurkezpena.
Lekeitioko EH Bilduk batzar zabala egingo du domekan, martxoak 15, 12:00etan Gazte Gunean. Herri programarako ekarpenak egiteko aukera izango dute bertan herritarrek, eta aurreko batzarraren ondoren jasotako ekarpenak eta eskariak ere ezagutzera emango ditu EH Bilduk.
Domekako batzarrean, gainera, hurrengo legegintzaldian EH Bilduk behin behinean udalerako proposatu dituen gizon eta emakumeen izenak emango ditu, udal zerrenda argitaratuz.
Zerrenda hori ere, proposamena dela jakitera eman du EH Bilduk, eta beraz, horretarako ere euren iritzia eman ahalko dute herritarrek, eta egiten dituzten ekarpenak jasoko dituzte.