Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarrak kartzelan bizi duen egoerak okerrera egin duela adierazi du Iparra Galdu Baik plataformak.
Duela egun batzuk etxera deitu zuenean amari bere moduluan aldaketak egon direla jakitera eman zuen Iparragirrek berak. Presoaren arabera, “garbiketa” antzeko bat egiten ari dira bere inguruan. “Ibonegaz batera Alcala Mecoko 6. moduluan zeuden preso guztiak beste modulu batzuetara eraman dituzte, eta bera ere moduluz aldatu dute. Preso sozialekin batera 5. modulura eraman dute berriro”, azpimarratu dute plataformako kideek.
Iparra Galdu Baik plataformak Ondarroako Alamedan egindako asanblada informatibo bat
Hain zuzen ere, azaroaren bukaeran 5. moduluan zegoela beste
bi preso sozialek jipoitu egin zuten ondarrutarra, eta ordutik hona Madrilgo presondegiko 6. moduluan egon da.
Plataformak jakitera eman duenez, gainera, ziega “zikin-zikin” batean sartu dute Iparragirre, eta hori arriskutsua izan liteke bere osasun egoerarentzat. Ondarrutarrak, beste patologia batzuen artean, Hiesa du C estadioan. “Jakin badakigu eta badakite espetxezainek beraiek ere, Ibonek duen gaixotasunarekin infekziorik txikienak ere ondorio oso latzak ekarri ahal dakizkiokela. Hori nahi ote dute? Ibon heriotzara eraman nahi al dute? Ibon nola darabilten ikusita, hori esan daiteke”.
Era berean, otsailaren 5ean egin behar zuen deklarazioa elurteengatik atzeratu ostean, aurreko astean Madril inguruko epaitegi batean deklaratzera eraman zuten Iparragirre duela urtebete inguru
Basauriko kartzelan jasandako jipoi baten harira. Plataformak agertu duenaren arabera, gertaera haren inguruko epaiketa laister hasi daiteke Bilboko auzitegian. “Epaiketa horretarako deklarazioa hartzeko eraman zuten Ibon aipaturiko Madrilgo epaitegira”.
Iaz maiatzean Ondarroan Gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatzen zuen manifestazioa
Duela bi astetik,
Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatzen duen gutun bidalketa masiboak ere aurrera jarraitzen du, eta Ondarroako presoarekiko elkartasun adierazpena asko izan direla nabarmendu dute Iparra Galdu Baik plataformako kideek.
Euskal Herriko hainbat txokotan ez eze, euskal mugetatik kanpo ere elkartasun adierazpenak asko izan dira, denak ere ondarrutarraren lagunek abiatuta hasi dira. “Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan atxikimendu ugari jaso dira. Irunen, esate baterako, 200 gutun bidali dituzte. Ekimen horiek guztiak Ibonen lagunek jarri dituzte martxan. Azken egunotan Ibonekiko elkartasuna adieraziz leku ezberdinetara gutun zein telegramak bidaltzen ibili zaretenoi eta ari zaretenoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu Ibonen beraren, bere senide eta lagunen partez”.
Leioan egiten ari diren gutun bidalketa masiboa. Argazkia: Turrune
Ondarroan, dagoeneko, 518 atxikimendu jaso dituzte eta Mutrikun 40 batu dira. Ondarroan eta Mutrikun jasotako gutunak batera bidaliko dira. Atzo [martxoak 16], esaterako, Angel Yuste Castillejo Espetxeetako idazkari nagusiari, Jose Luis Castro Antonio Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko epaile titularrari, eta Jaime Alonso Ferreras Alcala Mecoko espetxe zuzendariari 95 bidali zizkieten.
Sinadura kanpainari martxoaren 28an emango zaio amaiera,
Ibon eta gainontzeko gaixo larriak, berandu baino lehen etxera lelopean Ondarroan egingo den manifestazioaren egun berean.