2013ko Paskuetako idi probak lehiatzen Etxebarriko probalekuan. Argazkia: ETxebarriko Udala
Apirilaren 2tik 7ra arte neurtuko dira uztarriak Etxebarriko probalekuan, eta parte hartu nahi dutenek horretarako aukera izango dute, domekan, martxoak 22, Etxebarriko udaletxera deituta. 12:00etatik 13:00etara 94- 61 66 432 telefono zenbakira deitu eta parte hartzaileen zerrenda eta saioak zehaztuko dituzte.
Sari handiak egongo dira aurten ere. Denetara, 12.260 euro banatuko ditu Etxebarriko Udalak. Manta, txapel eta oroigarriez gain, sari nagusia irabazten duenak 1.600 euro eramango ditu.
Horretaz gainera, 25 untze egiten dituztenek, 400 euroko dieta ere jasoko dute.
Lea-Artibai eskualdeko lehenengoarentzat ere saria egongo da. 300 euro eta akulu sorta izango ditu.
Baldintzak
Paskoetako idi deman parte hartzen duten bikote guztiek pisu oinarritzat 1.100 kilo izango dituzte, eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Idiak, 10:00etan pisatuko dira probalekuan.
Lehiaketa, urtero modura, Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuta egongo da, eta probak doping-aren kontrako arauen barruan egingo dira. Zenbait baldintzetan zalantzarik izanez gero, federazioaren erabakiak onartu beharko direla aurreratu dute antolatzaileek.
Etxebarriko 1.500 kilo inguruko harria erabiliko da probetan.
SARIAK
- 1.600 euro, mantak, txapelak eta garaikurra
- 1.400 euro eta garaikurra
- 1.200 euro
- 1.000 euro
- 900 euro
- 800 euro
- 750 euro
- 700 euro
- 650 euro
- 630 euro
- 600 euro
- 550 euro
- 530 euro
- 500 euro
- 450 euro