Julen Aranguena izan zen lehena Kalamua igotzen. Argazkia: Etxebarriko Gazte Asanblada
Zapatu goizean lehiatu zen Etxebarrian IX. kalamura igoera. 34 korrikalarik egin zuten aringa-aringa Olaia aurretik Kalamua mendiaren tontorreraino; zegoen eguraldiagaz, antolatzaileek espero zutena baino gehiago.
Urtero modura, giro onean lehiatu zen Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatzen duen proba. Dortsalak Olaia aurrean hartu eta gogoz atera ziren partaideak Kalamuarantz. Behe laino handia aurkitu zuten tontorrean, eta bateren bat nahastu ere egin zela jakitera eman dute antolatzaileek. Izan ere, betiko modura, bidea seinaleztatuta zegoen arren, aurrean zegoena besterik ez zuen ikusten uzten behe laino zarratuak.
Nesketan lehenengoa Kalamuko igoeran. Argazkia: Etxebarriko Gazte Asanblada
Tontorrera ailegatzen lehenengoak Julen Aranguena mutiletan eta Garazi Sampedro nesketan izan ziren. Horietaz gainera, herriko lehenengoa ere saritu zuten Etxebarriko Gazte Asanbladakoek: Lurdes Txurruka.
Kalamua Igoerako herriko lehenengoa: Lurdes Txurruka. Argazkia: Etxebarriko Gazte Asanblada
Proba amaieran, dutxa hartu eta mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten parte hartzaileek.
Korrikalariez gain, oinezko askok egin zuen bai eta be Kalamuarako ibilbidea. Txalo artean hartu zituzten parte hartzaileak egindako esfortsua baloratuz.