Gaur gauean pasatuko da Lea-Artibai eta Mutrikutik 19. Korrika; nagusiak lekukoa eskuz esku pasatzen hasi aurretik zein ostean egin dute aringa-aringa herrietako txikiek. Euriagatik bertan behera utzi dute lasterketa Lekeition eta Mutrikun, esate baterako; Markina-Xemeinen, ostera, euriaren beldur barik egin dute Korrika Txikia herrian zehar.
Bera Kruz, Bekobenta eta Lea-Artibai Ikastetxeko ikasleek hartu dute testigua gaur, Markina-Xemeinen. Zelaitik irten eta Zelaian amaitu dute Korrika, txokolate beroa janez. Ikasle, irakasle eta gurasoak batu ditu euskararen aldeko lasterketa txikiak.
Suerte handia izan zuten Ondarroan. Domeka goizerako jarri zuten Korrika Txikirako hitzordua, eta aterri eduki zuten. Halan, asko izan ziren Korrika Txikira batu ziren ume, gazte eta nagusiak. KamiƱazpitik Musika Plazarainoko ibilbidea korrikalariz bete zen.
Korrika Txikia Ondarroako kaleetan zehar.
Beste herri batzuetako txikiek hartuko dute testigua bihar; Gernikan, Bermeon, Mundakan eta Munitibarren, besteak beste. 15:00etan zeharkatuko ditu Korrika Txikiak Munitibar eta Mundaka; 10:30ean hasiko da Gernika-Lumon eta Bermeon.
Korrika Txikiez gain, era askotako ekitaldiek ere bete dituzte Korrika aurreko egunak. Antzerkia Bermeon, magoa Lekeition edo kantujira Mutrikun. Anne Etxegoienek kantaldia eskaini zuen Markina-Xemeinen, Xemein Abesbatza eta Emeki Koralagaz batera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.