Etxebizitza arazoak baduela alternatiba, ozen esango dute zapatuan, martxoak 28, Lekeition. Duindduz herri eragileak antolatuta Eskolapean elkartuko dira lekeitiarrak herrian duten etxebizitzen arazoa eztabaidatzeko.
Etxea Eskolapera eramango dute hasteko, 10:00etan. Etxebizitza bat irudikatuko dute altzari eta guzti, eta bera izango da egunean burutuko diren beste ekintza guztien bilgunea.
12:00etan etxebizitzen gaiaren inguruan esanguratsuak ziren guneetatik ibilaldia egiteko asmoa zeukan Duindduzek. Baina, Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarra «lehenbailen etxeratzea» eskatzeko manifestazioa egingo da 13:00etan Ondarroan, eta beraz, ekitaldi hori bertan behera uztea erabaki dute.
Alternatiben bila
17:00etarako prestatu duten kafe eztabaida, berriz, mantendu egingo dute. Etxe hutsak alternatiba modura, baina zelan? galderari erantzuten saiatuko dira lekeitiarrak. Etxebizitza arazoari konponbidea emateko bide bakarra etxe hutsen erabilera dela hausnartu dute Duindduz-eko kideek, eta irakurketa horreri ze irtenbide eman ahal zaion aztertuko dute.
Eguneko ekitaldien amaiera modura elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan. «Formatu ezberdinetako gauzak antolatu nahi izan ditugu eta protesta izango da eguneko azkena», azaldu dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.