Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioagaz jaio zen
Artedrama. Ordutik hamar urte igaro eta ezer gutxi aldatu da. Aulestin jarraitzen du
Artedramak, sorkuntzarekiko eta antzerkiarekiko interesa dutenei gozatzeko aukera ematen.
2006. urteaz geroztik egindako topaketekin pozik daude antolatzaileak, eta oraindik etortzeke daudenengatik ere ilusio handia daukate.
Izan ere,
Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) berezia da Euskal Herri mailan, arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenak elkartzeko, ikasteko, eztabaidatzeko eta dakitena partekatzeko aukera paregabea baita. Profesional zein ikasleak biltzen ditu bere baitan. Hala, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztien topagune bilakatzen da urtero.
Eta aurten ere horrela izango da.
Apirilaren 6tik 11ra bitartean Aulestik izango du zer eskaini, bai euskal arte eszenikoko profe-
sionalei eta adituei zein antzerkizaleei ere.
Bertoko aktore, ikerlari zein sortzaileen konpainian, sei tailer egongo dira aukera, esku-eskura; sei egunez, eta, guztira, 48 orduz. Halaber, sei antzerki ikusi ahal izango dira; egun bakoitzean bana.