Ekintzaz betetako Aste Santua izango dute ume eta gazteek Lekeition
Lekeitioko Udalak eta Aisialdi taldeak egitarau zabala aurkeztu dute Aste Santuetako oporraldirako. Apirilaren 7tik 10era, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, egunero, ludoteka eta kidegune zerbitzuak hainbat ekintzekin indartuta egongo dira: altxorraren bila herritik zehar, sukaldaritza tailerra, txapak egiteko tailerra, pelikula emanaldia, gaztelu lehiaketa, dantza eta gorputz adierazpena ikastaroa Arraguan edota soinuen bitartez musika sortzeko tailerra.
11 urtetik gorako gazteek berriz, Gazte Gunea zabalik edukiko dute apirilaren 10, 11 eta 12an, arratsaldeko 18:00etatik 23:00etara. Ohiko zerbitzuaz gain, ekintza berezia apirilaren 11n izango dute: Urban dance ikastaro eta ikusikizuna. Apirilaren 3-4-5 eko asteburuan Gazte Gunea itxita egongo da.
EGITARAUA
Ludotekan
Apirilak 7: Altxorraren bila (denok pirata mozorrotuta). 18:00tatik aurrera
Apirilak 8: Txapa tailerra (Bi txanda: 17tatik 18:30tara eta 18:30tatik 20tara)
Apirilak 9: Zinema: Azkue Aretoan “Kalbaza Tripontzia” filma
Apirilak 10: Sukaldaritza tailerra (Gazte Gunera joango gara)
Apirilak 3-4 eta 11 itxita egongo da
Kidegunean
Apirilak 7: Gaztelu lehiaketa Isuntza hondartzan
Apirilak 8: Instrumentuak eta musika sormen tailerra
Apirilak 9: Zinema: Azkue Aretoan “Kalbaza Tripontzia” filma
Apirilak 10: Dantza eta gorputz adierazpena ikastaroa (Arragua)
Apirilak 3-4 eta 11 itxita egongo da