Jendea dantzan, iazko Euskal Erromeri Egunean. Argazkia: Zaletxuak
Apiriletik maiatzera euskal dantzak ikasteko aukera egongo da Zaletxuen eskutik. Urtero modura, ikastaroa bi txandatan egingo da. Hasiberrien lehenengo eguna apirilaren 17a izango da, eta ibilitakoena maiatzaren 8a.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek apirilaren 10ean eta 11n eman behar dute izena, arratsaldez, kultur etxean.
Ikastaroari amaiera eman, eta ikasitakoa plazaratzeko Euskal Erromeri Eguna ospatuko dute maiatzaren 30ean.