Noctis Labyrinthus: 3 begirada iluntasunari izenburua duen erakusketa ikusgai dago Markina-Xemeino Kartzela Zaharrean, apirilaren 12ra arte. Erakusketak
Txelu Angoitia,
Jesus Mari Arruabarrena eta
Segun Lazkano argazkilarien lanak biltzen ditu.
Markina-Xemeingo Kartzela Zaharra
«Ez da aukera asko egongo hiru lan horiek erakusketa bakar baten ikusteko. Izan ere, argazkilari horiek lantzen dituzten gaiak direla eta, oso leku bereziak aukeratzen dituzte euren lanak erakusteko», azaldu dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko arduradunek.
Zehatz esateko, erakusketan iluntasuna, gainbehera eta era horretako bestelako gaiak jorratzen dira.
Ordutegia
Herritarrek barikuan (hilak 10), zapatuetan (hilak 4 eta 11) eta domeketan (hilak 5 eta 12) ikusi ahalko dute erakusketa. Barikuan 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Domeketan, ostera, goizez bakarrik egongo da ikusgai, 12:00etatik 14:00etara.
Argazkiez gain, lan bakoitzaren liburu bana ere salgai egongo da.
Orain arte hiru lekutan egon da ikusgai erakusketa hau: Durangoko geltoki zaharrean, Elorriko Kasajara jauregian eta Madrilgo Nazioarteko Argazkilaritza eta Zinema Zentroan.