Jai egun handia Pazko astelehenean ospatuko baldin badute ere, aurretik ere zer egin egongo da Galdonan. Urtero egin modura, giro onean ospatuko dituzte Pazko Txiki jaiak. Antolatzaileek denak ondo pasatzera gonbidatu dituzte.
Jaiak barikuan [apirilak 3] abiatuko dira, 41. Tute Txapelketarekin. Bertan parte hartu nahi duten bikoteek egunean bertan izena emateko aukera izango dute 16:00ak arte. Antolatzaileek aurreratu dutenez, bikote bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu izena ematerako orduan eta kanporaketak zozketa bidez egingo dira. Irabazleek txapela eta 200 euro jasoko dituzte, eta hurrengo hiru sailkatuek ere sariak izango dituzte.
Zapatuan [apirilak 4], aurtengo berritasunetako bat egingo da. I. Mus Txapelketa antolatu dute. Izena emateko ordua, kostua eta sariak Tute Txapelketako berdinak izango da.
Harri jasotzaileak eta aizkolariak erakustaldia egiten
Pazko Astelehenean egingo dira ekimenik gehienak, 12:00etako mezarekin hasita. Urtero egin modura, eguerdian Azpillaga eta MaƱukortaren bertso saioak barre algararen bat edo beste sortuko dituzte euren ateraldiekin.
Arratsaldean berriz, herri kirol erakustaldiak aizkolari eta harri-jasotzaile ezagunak bilduko ditu taberna aurreko plazan. Aizkoran Olatz auzoko Iturritza baserriko Ugaitz eta Aratz Mugertza anaiak eta harrijasotzen, aldiz, Inhar Urruzuno ondarrutarra eta Aiako Agustin Arruti
Landarbide ariko dira.
Herri kirolak amaitu eta gero, txikienek gehien gozatzen duten unea etorriko da; Gorritiren animalien saio berezia. Eguna amaitzeko, arkumearen zozketa egingo dute.
EGITARAUA
Apirilak 3, barikua
- 16:30. 41. Tute txapelketa.
Apirilak 4, zapatua
- 16:30. I. Mus txapelketa.
Apirilak 6, astelehena
- 12:00. Meza.
- Ondoren. Azpillaga eta MaƱukorta bertsolarien saioa.
- 18:00. Herri kirol jaialdia
- Aizkoran: Ugaitz Mugertza (aurtengo eta iazko Urrezko Aizkoraren irabazlea) eta Aratz Mugertza
- Harrijosotzen: Agustin Arruti Landarbide eta Inhar Urruzuno (Euskal Herriko harri txikien txapelduna)
- Ondoren. Gorriti eta bere animaliak.