Goienetxe baserriko gazta dastatu ahal izango da bihar
MUTRIKU // Mutrikuko Olatz auzoko Goienetxe baserrikoek denboraldiko lehen gazta probatzera emango die bihar bertara hurbiltzen diren bisitariei. 16:00etatik aurrera, hurbil-hurbiletik gazta nola egiten den ikusi ahal izango dute herritarrek. Bisita do...
MUTRIKU // Mutrikuko Olatz auzoko Goienetxe baserrikoek denboraldiko lehen gazta probatzera emango die bihar bertara hurbiltzen diren bisitariei. 16:00etatik aurrera, hurbil-hurbiletik gazta nola egiten den ikusi ahal izango dute herritarrek. Bisita doakoa izango da, eta bertan parte hartu nahi dutenek 943-60 35 64 telefono zenbakira deituta egin beharko dute erreserba.