Hurrengo egunetan Pazko Txiki jaiak ospatuko dituzte Galdona auzoan
Aurten, Tute Txapelketa egiteaz gain, Mus Txapelketa ere egingo dute. Astelehenean ospatuko da jaietako egun handia: herri kirolak, bertsoak eta jolasak egongo diraPazko Txiki Jaietako egun handia astelehenean ospatuko baldin badute ere, aurretik ere z...
Aurten, Tute Txapelketa egiteaz gain, Mus Txapelketa ere egingo dute. Astelehenean ospatuko da jaietako egun handia: herri kirolak, bertsoak eta jolasak egongo dira
Pazko Txiki Jaietako egun handia astelehenean ospatuko baldin badute ere, aurretik ere zer egin egongo da Mutrikuko Galdona auzoan. Herritar guztiak jaiak giro onean pasatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.Jaiak bihar abiatuko dira, 41. Tute Txapelketarekin. Bertan parte hartu nahi duten bikoteek egunean bertan eman beharko dute izena, 16:00ak aurretik.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, bikote bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu izena ematerako orduan, eta kanporaketak zozketa bidez egingo dira. Irabazleek txapela eta 200 euro jasoko dituzte, eta hurrengo hiru sailkatuek ere sariak izango dituzte.
Etzi, ordea, estreinako, Mus Txapelketa egingo da. Izena emateko ordua, kostua eta sariak Tute Txapelketako berak izango direla aurreratu dute.
Herri kirolak eta bertsoak
Pazko Astelehenean egingo dira ekimenik gehienak, 12:00etako mezarekin hasita. Urtero egin modura, Azpillagaren eta MaƱukortaren bertso saioaz gozatzeko aukera izango dute, eguerdian, Galdonan bildutakoek.
Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldiak aizkolari eta harri-jasotzaile ezagunak bilduko ditu taberna aurreko plazan. Aizkoran Olatz auzoko Iturritza baserriko Ugaitz eta Aratz Mugertza anaiak eta harrijasotzen, aldiz, Inhar Urruzuno ondarrutarra eta Aiako Agustin Arruti Landarbide ariko dira.
Herri kirolak amaitu eta gero, txikienek gehien gozatzen duten unea etorriko da; Gorritiren animalien saio berezia.
Jaiei amaiera emateko, arkume baten zozketarekin bukatuko dute eguna.