Iluntasunaren inguruko argazki erakusketa ikusgai egongo da hilaren 12ra arte
Obrak hiru argazkilari ospetsuren lanak biltzen ditu. Erakusketa Kartzela Zaharrean dago ikusgai. Argazkiez gain, lan bakoitzaren liburu bana ere salgai egongo daNoctis Labyrinthus: 3 begirada iluntasunari izenburua duen erakusketa ikusgai dago Markina...
Obrak hiru argazkilari ospetsuren lanak biltzen ditu. Erakusketa Kartzela Zaharrean dago ikusgai. Argazkiez gain, lan bakoitzaren liburu bana ere salgai egongo da
Noctis Labyrinthus: 3 begirada iluntasunari izenburua duen erakusketa ikusgai dago Markina-Xemeingo Kartzela Zaharrean, apirilaren 12ra arte. Erakusketak Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena eta Segun Lazkano argazkilarien lanak biltzen ditu.«Ez da aukera handirik egongo hiru lan horiek erakusketa bakar batean ikusteko. Izan ere, argazkilari horiek lantzen dituzten gaiak direla eta, oso leku bereziak aukeratzen dituzte euren lanak erakusteko», azaldu dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko arduradunek.
Zehatz esateko, erakusketan iluntasuna, gainbehera eta era horretako bestelako gaiak daude landuta.
Ordutegia
Herritarrek barikuan (hilak 10), zapatuetan (hilak 4 eta 11) eta domeketan (hilak 5 eta 12) ikusi ahalko dute erakusketa. Barikuan 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik. Zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Domeketan, ostera, goizez bakarrik egongo da ikusgai, 12:00etatik 14:00etara. Argazkiak ez eze, lan bakoitzaren liburu bana ere egongo da salgai.
Orain arte hiru lekutan baino ez dira egon erakusgai Angoitia, Arruabarrena eta Lazkanoren lanak: Durangoko geltoki zaharrean, Elorriko Kasajara jauregian eta Madrilgo Nazioarteko Argazkilaritza eta Zinema Zentroan.