Beikozini mus zaleez bete-bete egin zen. Argazkia: Beikozini
Aurreko asteburuan Ondarroako
Beikozinik Mus txapelketa antolatu zuen bigarrenez. Antolatzaileek adierazi dutenez, iaz baino jende gehiagok parte hartu zuen sariketan. Guztira, 43 bikote aurkeztu ziren txapela lortzeko asmoagaz.
Oro har, giro onean elkartu ziren zapatuan [apirilak 11] lehian ari ziren bikoteek, eta Beikozini mus zaleez bete-bete egin zen. Kanporaketak jokatu eta gero, Donato Lasarte ‘Toxu’k eta Markexak osatutako bikoteak Perry eta Mikelen aurka jokatu zuten final handia.
Ezkerretik eskumara: Mikel, Markexa, Toxu eta Perry. Argazkia: Beikozini
Azkenean, txapela eta 400 euroko diru saria Toxuk eta Markexak eskuratu zuten. Perry eta Mikel, ere, ez ziren esku hutsik bueltatu etxera; 200 euroko saria jaso zuten. Hirugarren eta laugarren sailkatuek, aldiz, 100 euro eta 50 euro eta bi ardo botila jaso zituzten, hurrenez hurren.