Aurten Kontxako Barran egin duten ariketak erakutsi dituzte. Argazkia: Ianire De Andres
Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, Dantza Kalean 2015 ikuskizuna eskaini dute Arkupean, Dantza Klasikoko hiru taldek (3 urtekoak, 4 eta 5 urtetakoak eta 6 eta 7 urtetakoak) eta Dantza Modernoko taldeak. Emanaldia borobiltzeko gainera, Ianire De Andres Markina-Xemeingo dantza irakasleak eta Ondarroako Dantzarte eskolako dantzari batek aurtengo Donostiako Kontxako barrako ariketa batzuk erakutsi dituzte.
Dantza Klasiko eta Dantza Modernoko ikasleak egin dute dantzan Arkupean. Argazkia: Ianire De Andres
Bai Dantza Klasikoa bai eta Dantza Modernoa ere, Uhagonen ematen dituzte, baina gaur, ikuskizuna plazara atera dute herritarren gozamenerako.
Arkupea, bete egin da, dantza ikasleen lana ikusteko.