Karle Beristain: Kezkatute
Aurrekun bideo bat ikusi neban Ondarruko lehenako irudi batzukin. Seguruena zeuetako askok be ikusitxe eukiko dozuez, Whatsapetik bixaldutaku ixan zan eta. Bideoko irudixetan Ondarruko jaxak agertzen zin. Pilo bat jente kalin, sokamuturre, ojaelak errixo parin… Horrek bideuk asko pentsa arazizta gaur eguneko jaxetan, eta egoeriaz orokorrin.
Faltan botaten dot umi nitxaneko denporetan ikusten neban jai giru. Arrantzale egunin adibidez, ojaela ipintxen gendun herrixo parin (gaur egun be elkarte batzuk ipini dabe), famili guzti eta nire gurasun lagunak umikin batzen ginan bertan, ta sardinak etxen zin bitxartin han eoten ginan kantaten, konto-kontaten, barrez, jolasten… Hori asko galdu de gaur egun.
Kezkatute nabil aspaldixan, ixan be, hamen gaz belaunaldirik eta «preparauena», behintzat ikasketetan, beste guztin gerua eta txartua guz eta. Sormena, jolasa, esku langintzi, landatzen, gauzak konpontzen, errespetu, eskuzabaltasune, talde lana, elkartasune… Eta ez nitxake parako, gauza asko neure ustez oso garrantzitsuk dizenak falta gazkuz eta. Baine batez be, honek danak eukitxeko eta aurrea eruteko falta gazkune da aktibuk ixati. Eta gure belaunaldixe, belaunaldi parau bat da. Neu lelengoku, e!
Ta hamen gaz, kulturi gerua txartua, publiko baik, eta iniziatiba baik. Gerua eta talde gitxia daz herrixan. Dantza taldik, musika taldik… Jaxak ikusi besteik ezta. Ta ezta bir ixe, bakarrik kalea urteti. Anbienti eoteko anbienti geuk sortu birdou. Danak kalea urten eta gauzak prestatzi, danona ixan bir de hori.
Ta gizarti, gerua eta txartua. Ikusten dou pasaten dizen gauza guztik, baine apatixa eta sinezkortasun ezin bixi gaz. Bai, danok gaz kontra eta danok kejaten gaz eta danoi ereizten gazku izugarrixe zelaik jun bir dan jenti euran senidik bisitatea mile kilometroa, zelako egoera ekonomiku dan, zenbat jente dan langabezixan, ero lan egoera esklabutan, ero etxebizitzak galtzen, ero zelaik existiuten dizen; bortxaketak, torturak, gerrak… Baine gu kieto. Egixe da bilurretan hezi gaitxuela, danai bilurre euki bir dotsau. Ezin dou pentsaten douena esan, ezin dou protesta, ta danantzat bilurre. Hoba da isilik geatzi eta foiloitxan ez sartzi. Neu lelengu, e!
Nitzako hoxe nahi ixan dabe bilatu gure belaunaldixaz. Holantxeik daz pasaten, pasaten dazen gauza guztik. Kontrolata gaz, eta guztiz dominablik gaz. Diru aitzaki moure… Danok mobiuten gaz dirun bueltan. Gerua ta gexa nahi dou, gerua ta erropa gexa, gerua ta gauza gexa, eta diro gexa; holanik gauza gexa erosteko. Estresata bixi gaz. Ta danok jolasten dou hor jokun. Nahi baik igual, baine manipulazinoi baten gaz, eta horreaz konturatute bagaz be, zelaik urten hortik, zelaik aldatu gauzak?
Hori bai, danin salbuespenak daz… Ta gaur egun badaz gauzak hobetua dazenak be, hori argi da. Gauzak aldatzen jun leikezela be pentsaten dot. Gitxike-gitxike jun geinkela danai buelti emoten.
Pentsatezue aldatu geinkela hau hurrengo belaunaldixetako? Ala egoera barri baten aurrin gaz?