VI. Lea-Artibai Rallyko lehen hirurak podiumaren gainean.
Lehia bizia bizi izan da bi egunetan Lea-Artibai eskualdean. 51 autok irten zuten bariku arratsaldean Markina-Xemeingo Zelaitik, eta hemeretzik utzi behar izan dute lasterketa.
Emozioz betetako proba izan da lehen momentutik. Goiko postuetan segundu gutxiko aldeak egon dira, eta tarte bakoitzaren ondoren, gora beherak egon izan dira sailkapen nagusian.
Garaipena bigarren rallyko bigarren etapako azken bi tarteetan erabaki da. Xabier Lujuaren Porche 997 GT3ak jarri du diferentzia. Aldapan gora bizkorrena izan da Lujuaren autoa.
Xabier Lujuak hartu zuen lehen postua Markina eta Iturreta artean egin zen lehen tartean. Baina, 2 eta 3 segundoko aldea besterik ez zegoen Xabier Lujua eta Gorka Antxustegi, Txus Jaio eta Ander Aranaren artean. Iñaki Narbaiza, Aitor Saizar eta Aingeru Castro ere, gainean zeuden.
Aginagatik Etxebarriara aldiz, Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti jarri ziren sailkapenaren buruan, eta horrela mantendu dira rallyko azkenaurreko tartera arte. Denborak hain justuak egonda, Lujuak aurrea hartuko zietela argi ikusten zuten Kastinparro Eskuderiakoek. Hala ere, pozik eta asebete amaitu dute IV. Lea-Artibai Rallya. “Gehiengoa eman dugu tarte guztietan”, nabarmendu dute.
Gorka Antxustegi eta Xabat Urrestiren autoa IV. Lea-Artibai Rallyko errepideetan zehar.
Antxustegik eta Urrestik bezala dena eman dute aurtengo rallyko beste parte hartzaileek ere. Txus Jaio eta Jesus Urkidi ere aurreko postuetan ibili dira. Azken momentuan, baina, palierragaz arazoak izan dituzte pilotu eta kopilotu markina-xemeindarrek eta sailkapenean atzerago geratu dira. Hala ere, rallya amitu eta euren kategoriako saria eraman dute.
Ikusleen txalo beroa jaso zuten bai eta ere sari banaketan, Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga Kastinparro Racing Eskuderiako pilotu eta kopilotuak. Lehia bikaina egin arren, kolpe batek rallytik kanpo utzi zituen azken egunean. Pilotua eta kopilotua ondo atera ziren, baina, autoa nahiko apurtuta geratu zen.
Garikoitz Lopez eta Urko Pagoagaren autoa kolpea hartuta bide bazterrean.
Ikusle piloa eta giro handia izan dira nagusi aurten ere, Kastinparro Racing Eskuderiak antolatutako norgehiagokan. Eurentzat ere egon zen ikusle eta motorzaleen txalo zaparrada, horrelako ikuskizun bat antolatzen egiten duten ahaleginagatik. Urtez urte gainera, hobetzen eta berritzen joaten direla azpimarratu zuten rallyko parte hartzaileek antolatzaileen lan zorionduz.
SARIAK
IV. Lea-Artibai Rallya
Xabier Lujua eta Jesus Estrada. Porche 997GT3
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti. Peugeot 205 Rally
Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola. BMW M3 E36
Lea-Artibaiko Txapeldunak
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti. Peugeot 205 Rally
Klaseak
1. KLASEA: Felix Martikorena eta Iker Etxeberria. Citroen Saxo 16v.
2. KLASEA: Egoitz Mujika eta Oihane Uranga. Citroen Saxo 16v.
3. KLASEA: Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga. Peugeot 309 gti 16v.
4. KLASEA: Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti. Peugeot 205 Rally
5. KLASEA: Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola. BMW M3 E36
6. KLASEA: Xabier Lujua eta Jesus Estrada. Porche 997GT3
9. KLASEA: Enrique Saizar eta Julen Arantzeta. Ford Escort MKII Gr2
10. KLASEA: Txus Jaio eta Jesus Urkidi. BMW 320i
Junior maila
David Fernandez eta Jorge Agueros. Citroen C2 GT
Sportech
Xabier Lujua eta Jesus Estrada. Porche 997GT3
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti. Peugeot 205 Rally
Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola. BMW M3 E36
Challenge Rallycar
Egoitz Mujika eta Oihane Uranga. Citroen Saxo 16v.
Javier fernandez eta Luis Alberto Dertiano. Peugeot 206 xs
David Fernandez eta Jorge Agueros. Citroen C2 GT
Challenge Maxi Rallycar
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti. Peugeot 205 Rally
Jonathan Gago eta Mikel Senovilla. Renault Clio Sport
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.