Zelaiaren puntan dagoen ermita bete egin zen, eta asko izan ziren, urteroko hitzorduari hutsik egin ez zioten markina-xemeindarrak.
Ermita kanpotik entzun behar izan zuten meza sinesdunek. Urtean behin zabaltzen ditu ateak Santa Kurutz ermitak, eta bete-bete egin zen barrua.
Santa Kurutz ermita bete egin zen, eta sinesdun batzuk kanpotik entzun behar izan zuten meza.
Meza ostean, Zelaia eta ermitaren artean gelditzen den zabalgunean dantzan egin zuten Zerutxu dantza taldekoek. Urtero modura, ikuskizun polita eskaini zuten, giro ederra jarriz. Karmen jaietan egiten duten modura, soka-dantza dantzatu zuten Zerutxuko dantzariek, ikusleak ere dantzara gonbidatuta.
Dantza ikuskizunaren ostean, mokadutxoak eskaini zizkieten auzotarrek jaira batu ziren herritarrei. Pintxo aukera handia jarri zuten mahai gainean, nahi zuen guztiak hartzeko. Jan-edana, gainera, Rakel Pujanaren trikitixa soinuagaz lagunduta egon zen.
[nggallery ID=238]